Pinpilinpauxaren zirkoa
film onek impresio ona sortu dit, baina pena ematen zidan Willeri nola tratatzen zioten filman, oso maltzurrak ziren.Nik filma ikusi eta gero, oso hunkituta gelditu naiz. Nik filmaren hasiera ikustean pena eta amorru handia sentitu dut. Filma ikusi ondoren bakoitzak, errespetuz jokatu behar duela besteekin pentsatu beharko luke film hau aukerakoa delako hori betetzeko.Nire ustez, jendea pinpilinpauxaren zirkoan bezala tratatu behar da eta ez barietate zirkoan bezala. Nik pentsatzen dut, Will-ek tratu desegokiak jasaten dituela barietate zirkoan eta pinpilinpauxaren zirkoan asko laguntzen diote behar bezala errespetatua izateko.Barietate zirkoko nagusiak, barietate zirkoan aurkeztean Will munstro bat balitz bezala tratatzen du. Ni oso gutxitan sentitu naiz barietate zirkoan bezala, baina, momentu horietan oso gaizki sentitu naiz. Nire ustez, edozein pertsona barietate zirkoan sentituko balitz, oso gaizki pasatuko luke.